Visita pontevedra

Astelehenean Pontevedrako 46 lagun etorri ziren Larrabetzura: probintzia-diputatuak eta 25 udalerriko alkateak, zinegotziak eta hondakin-teknikariak.


Talde hau hondakin-kudeaketari buruzko Nafarroako Unibertsitate publikoko udako ikastaro batean zegoen (Altsasun, irailaren 8 eta 9an) eta bilketa eta materia organikoari buruzko aukerak ezagutzeko bisita batzuk antolatuta zituzten. Gure konpost-planta xumea (baina eraginkorra) eta gero, leku hauek bisitatu zituzten: Epeleko (Bergara) konpost-planta, Noaineko oilo-konpostera, Irurtzuneko auzo-konposta, Leitzako etxe eta auzo-konposta, Usurbileko atez ateko bilketa eta Lapatxeko (Azpitia) konpost-planta. (Lekuen informazioa ikusteko sakatu hemen)

Guretzat plazer eta ohore handia izan zen materia organikoa kudeatzeko eta baserritar berriak laguntzeko balio duen“Bertokoa indartuz” proiektuaren funtzionamendua azaltzea.

visita compostera

Beraien udalerrietakoren batean eredu hau edo antzekoren bat ezartzea gustatuko litzaiguke eta horrela, beraien auzokideek sortutako materia organikoari irteera on bat eman. Edozein gauzatarako laguntza behar badute, badakite non gauden.

galicia compostera

Taldearekin batera, Joseba Sánchez Arizmendiarrieta, konpostajean aditua, ere ezagutzeko aukera izan genuen. Bere ezagutza eta ideiak gurekin partekatu zituen eta oso erabilgarriak egingo zaizkigu Bertokoa Indartuz hobetzeko. Eskerrik asko Joseba!

Eta eskerrik asko Pontevedra!