Atzo egin genuen partaide berrien ontzi-banaketa Angulerin.  Etorri zirenei proiektua zertan datzan azaldu genien, zer egin den orain arte eta sistemaren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitu genituen.

Izena eman baduzu baina atzo ezin izan bazinen etorri batzarrera, zure ontzia Angulerin hartu dezakezu, han dago zure zain. Maiteri komentatu, berak emango dizu ontzia eta barruan papertxo bat aurkituko duzu organikoa sailkatzeko oharrekin.

 

Gehiago irakurri...

Gaur 19:30etan Angulerin Bertokoa Indartuz proiektuaren 3. Faseari hasiera emango diogu. Orain arte izena eman duzuenok zuen ontzia jasoko duzue. Honekin batera organikoa modu egokian sailkatzeko oharrak eta zenbait gauzatxo gehiago azalduko dizkizuegu.

Oraindik ez baduzu izena eman ekimen honetan, baina interesgarria iruditzen bazaizu, gerturatu zaitezke zertan datzan ikusteko.

Gehiago irakurri...

 

Domekan, dakizuenez, Lasterbidean ospatu zen Larrabetzun. Lasterketaren ondoren partaide gehienek bazkaldu zuten herrian bertan antolatutako bazkarian. Bazkari honetan sortutako soberakin organikoa 500 KG baino gehiago izan zen eta guztia herrian bertan konpostatzen ari da jadanik!

Gehiago irakurri...

 

Aurten ere Kuadrila Eguneko bazkarian sortutako organiko guztia (edo gehiena behintzat) Larrabetzuko lurrak hobetzeko balioko du!

Gehiago irakurri...